[:eu] 

Apirilaren 9an, 13:00etatik 14:30etara, Bertatik Bertara proiektua aurkezteko jardunaldia egingo da Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserrian. Legazpi, Urretxu, Zumarraga, Ezkio-Itsaso, Gabiria eta Ormaiztegiko Udalek, Gipuzkoako Foru Aldundiak, INNOBASQUE-k, GOIMEN eta UGGASArekin elkarlanean, eskualdeko baserriko produktuen ekoizpen eta kontsumoa sustatzeko estrategia landu eta garatu nahi dute, ekoizleekin, erabiltzaileekin eta kontsumitzaileekin elkarlanean, azken finean, agente guztien inplikazioa lortuz. Bertatik Bertara marka da propiektu honen ardatza, eta 9ko aurkezpenean, 2014rako erronkak eta helburuak aurkeztuko dira, koordinazio lanetan hasi den teknikaria eta gai honen inguruan osatu diren dokumentala aurkeztearekin batera.

Bigarren fasea abian

Bertatik Bertara proiektuaren izaerari jarraipena emanez, fase berri batean sartzera goaz. Fase berri honek hainbat helburu ditu:
• Eskualdean gai honekin zerikusia duten eragileen parte hartzea lortzea: baserritarrena eta kontsumitzaile posibleen sarea osatzen duten eragileena: adibidez janari dendak, kontsumo taldeak, eskualdeko azoketan erosketak egiten dituztenak eta erdi mailako kontsumitzaileak –hotelak, jatetxeak, adinekoen egoitzak, ikastetxeak-….
• Eragile horiekin hausnarketa eta lanketa bateratua egitea 2014ko apiriletik uztailera bitartean.
• Horren guztiaren ondorioz, eskualdean bertako produktuen ekoizpena eta kontsumoa sustatzeko helburuz norantza bat eta gauzatu beharreko ekintza zehatzak definitzea; ekintza horiek uda ondoren hasiko dira gauzatzen.

Lan-Saioak agente inplikatuekin
Testuinguru horretan, eskualdeko ekoizleak eta baserritarrak 2 saiotara gonbidatu dituzte, ekoizpenari lotutako beharrak zuzenean ezagutzeko. Saioak Legazpin eta Ezkio-Itsason egingo dira:

• Apirilaren 9an 13:00etatik 14:30etara Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserrian proiektua aurkezteko jardunaldia egingo da. Egun horretan gurekin izango da baita ere Euskal Herriko Laborantza Ganbara. Bertan, gai honen inguruan osatu den dokumentalaren laburpen bat ere ikusi ahalko duzue.

• Apirilaren 30ean, asteazkena, 19:00etatik 21:00etara Legazpiko Gizarte Zentroan baserritarrekin bereziki lan-saio bat egingo da

• Maiatzaren 21ean, osteguna, Zumarragako Zelai Aristi Kultur Etxean arduradun politikoekin eta teknikariekin lan-saio bat egingo da.[:]

Post a Comment

Your email address will not be published.