[:eu]Bertatik Bertara egitasmoaren barruan, gogoeta fase bat burutu da. Gogoeta hau ekoizleekin eta baserritarrekin, kontsumitzaileekin eta saltzaileekin eta politikariekin eta teknikariekin egin dute, hainbat saio desberdinetan. Bilerak eragile hauekin banaka egin ostean, pasa den uztailaren 10ean guztiak elkartu zituzten, ondorio nagusiak partekatzeko eta adosteko. Aipatutako alor horietako 32 pertsonek hartu zuten parte saio orokor honetan.

Hauek izan ziren bilera horretan adostutako aurrera begirako oinarri nagusiak:

1. Urola Garaiko eta inguruko herrietako baserrietako produktuen ekoizpena eta kontsumoa sustatzeko, datozen 2-3 urteei begira bultzatu eta gauzatu beharreko 13 proiektu edo egitasmo lehenetsi dira.

2. Uztailaren 10eko bilerak borobiltzen du nolabait apirilan abian jarritako ibilbidea. Egindako bilerari eta lanari esker gaiarekin zerikusia duten eragile desberdinek –baserritarrek, kontsumitzaileek eta politikari-teknikariek-:

Gaurko egoerari buruz dituzten ikuspegiak partekatu dituzte.
Baita etorkizunera begirako ikuspegia ere.
Eta horren ondorioz, datozen hilabete eta urteetan, baserritarrak ardatz izanik, eragile desberdinek elkarrekin eta elkarlanean bultzatu beharreko 13 egitasmo edo ekintza garrantzitsu identifikatu dituzte.

3. 13 egitasmo edo proiektu horien artean,

Bertako baserrietako produktuen ekoizpena eta kontsumoa sustatzeko ekintza plan honen bultzatzaile eta sustatzaile izango den baserritar talde, egitura edo elkarte bat sortzea da lehenetsi direnen artean lehen puntua: baserritarrek izan behar dutelako honen guztiaren ardatz, nahiz eta beste eragileekin sarean eta elkarlanean aritu beharko duten.

Baserriko produktuen eskaintza eta eskaerari buruzko azterketa sakona egitea ere adostu da, horren ondorioek etorkizuneko lan-ildoak oinarri batekin irudikatzen lagunduko dutelako. Azterketa orokorraren osagarri, bertako eta garaiko produktuez hornitutako eskualdeko jangela baten esperientzia pilotu bat martxan jartzea ere erabaki zuten.
Beste hainbat alorri dagozkien proposamenak bildu dira: Bertatik Bertara proiektua bera hobetzea, heziketa eta sentsibilizazio mailan epe luzerako proiektu iraunkor bat diseinatzea eta gauzatzea, lur-banku bat sortzea eskualdean…[:]

Egin Iruzkina

Zure e-posta ez da publiko egingo.