Bertatik Bertara egitasmoak eskualdeko baserritarren produktuez hornitutako saskiak zozketatu ditu. Guztira hogeitamabi saski banatu dira: dendetan 15, tabernetan 13 eta jangela kolektiboetan 4 (Urretxu-Zumarragako ikastolan, Gainzuri ikastetxean, Ezkio-Itsasoko eskola txikian eta Legazpiko Meazti egoitetxean).

 

Denda, taberna edo jangela bakoitzeko ohiko erosle eta kontsumitzaileen artean egin dira zozketak. Saskien irabazleek jaso dituzten produktuak hauek dira:

 

  • OGIA: Hariztizabal baserrikoa.
  • SAGARRAK: Hariztizabal baserrikoa.
  • GAZTA: Makatza baserrikoa eta Bastarrika baserrikoa.
  • EZTIA: Aikur Baserrikoa
  • INTXAURRAK: Agerre Zumarragako baserrikoa eta Urteaga / Urkulegi baserrikoa
  • MADALENAK: Makatza baserrikoak

 

Zozketa hauek helburu bikoitza betetzen dute. Batetik, bertako jendeak eskualdean ekoizten diren baserriko produktuak ezagutzea. Bestetik, proiektuan parte hartzen duten dendariek, ostalariek eta beste eragileek beraien bezeroei eskaintzeko sari berezia izatea.

Saskien irabazleak:

  • Josune janari denda: Ines
  • Lanbroa belardenda: Maria Garcia
  • Ametsa: Maria Luisa
  • Salegi harategia: Nagore
  • Ata harategia: Clay
  • Agirre harategia: Isabel
  • Kabia: Amaia Lizarraga
  • Belarzain: Ana Mari Garitano
  • Aixa: Itziar Intxausti
  • Mendizabal harategia: Ramon Telleria
  • Zona 0: Miren Gartzia
  • Hokaba: Nerea Urkiola
  • Etxeberri: Esther Regorigo
  • Txinkoki: Idoia Alustiza
  • Santa Barbara: Moñi Ormazabal
  • Bide Bide (Antio): Maria Pilar Narraspe
  • Labekoa: Jon
  • Topa: Aloña
  • Itsasoko Ostatua: Kizkitza Barrenetxea
  • Ezkio Itsasoko eskola: Aimar
  • Urretxu-Zumarraga Ikastola: Mikel Manuel Vega
  • Gainzuri: June Perez

 

Egin Iruzkina

Zure e-posta ez da publiko egingo.