[:eu] 

Bailarako kontsumitzaile talde anitza bildu zen atzo, hilak 15, Bertatik Bertara proiektuaren barruan antolatutako bigarren lan saioan. Merkataritza arloko teknikariak, komertzioetako dendariak, elikagai-dendetako ordezkariak, osasun zentroetako ordezkaria, Auzolagunekoa, 3 ikastetxetako ordezkariak, ostalariak, erosleak… Guztira 18 pertsona bertaratu ziren Urretxun egin zen bilerara euren ekarpenak egitera.

Talde-lana giro atseginean gauzatu zen bilkura, elkarrizketa jatorrean. Guztiek, kontsumitzaile ikuspegitik eta bakoitzak bere errealitatetik, gaiaren inguruan duten ikuspegia partekatu zuten bertan; eta horren emaitza gisa, proiektuaren arduradunek errealitatearen beste ikuspegi bat jaso ahal izan dute. Bilerako edukietan zerbait nabarmentzen hasita, nahiz eta puntu asko landu ziren, “kontsumitzaileen kontzientziak eta heziketak” alor honetan duen garrantziari eman dioten pisua azpimarratu daiteke.

Azkenik, horri guztiari lotuko genioke datorren astean politikari-teknikariekin egingo den bilera. Hurrengo pausua izango da, eta ostalari gehiagorekin batzeko saiakera ere egingo da, haiei egokiagoa zaien ordutegi batean.

Ekarpen guztiak jasotakoan, hurrengo fasea diseinatuko da.[:]

Post a Comment

Your email address will not be published.