Larunbat euritsua izan zen arren, asko izan ziren urriaren 27an Urretxuko Iparragirre plazan ospatu genuen Bertatik Bertara azokara hurbildu zirenak. Azkenengo egunetan erabakitako leku aldatzea jaso ez zutenentzako, Areizaga-Kalebarren plazan kartel bat jarri genuen Iparragirre plazan geundela jakinarazteko. Gainera, gau osoa egosten izan zen txekorrak, goiz goizetik jende artean interesa sortu zuen eta asko izan