Bertatik Bertara proiektuaren baitan, eta eskualdean kontsumo arduratsu eta jasangarri bat sustatu nahian, Urretxu-Zumarraga Ikastolak bertako ekoizleen hainbat produktu erabiltzen ditu ikasleen jangelako otorduak prestatzeko. Txikitatik baserria eta baserriko produktuak balioan jarrita, etorkizunerako kontsumitzaile arduratsuak heztea dute erronka. Lanketa honekin jarraitzea da ikastolaren helburua, eta gutxika menuan bertako produktu gehiago txertatzea.
Ikastolako haurrek baserriaz eta baserriko produktuez duten ezagutza ikusteko, bideo bat grabatu dugu ikasleekin. Umeei galdezka izena du bideoak, eta Urretxu-Zumarraga ikastolako haurrak dira protagonistak. Binaka eserita, naturaltasun osoz erantzun dituzte galderak, haurrek berezkoa duten bat-batekotasunarekin. Besteak beste, barazki ezberdinen izenak asmatu behar izan dituzte.
Egin Iruzkina