Bertatik Bertarak argazki leihaketa antolatu du Instagram sare sozialerako, eskualdeko gazteen artean ere proiektua ezagutzera emateko asmoz. Irakurri oinarriak, eta animatu parte hartzera! Argazki irabazleak zaldian ibilaldia egiteko balea jasoko du.

GAIA

Urola Garaiko paisaia, baserriak , bertako produktuak eta animaliak.

NOLA PARTE HARTU

-Instagramen, Bertatik Bertara kontuaren jarraitzaile guztiek hartu dezakete parte. Bertatik Bertararen jarraitzailea ez bazara eta parte hartu nahi baduzu, lehenengo jarraitzaile egin  beharko zara.

-Argazki bat igo behar da Instagramera, lehiaketaren gaia errespetatuz.

-Argazkian Bertatik Bertararen instagram kontua etiketatu beharko da (@bertatikbertara), eta #bbargazkileihaketa etiketa erabili.

EREMU GEOGRAFIKOA

Oso garrantzitsua da argazkia Urola Garaia eskualdean ateratakoa dela antzematea.

AURKEZTEKO EPEA

Parte hartzeko epea 2017ko maiatzaren 22tik ekainaren 3ra izango da, biak barne.

EPAIMAHAIAREN IRIZPIDEAK

-Originaltasuna eta sormena.

-Bertatik Bertararen baloreak transmititzea: iraunkortasuna, bertako ekonomia garatzea, baserrien biziraupena, produktuen kalitatea…

EPAIMAHAIA

Epaimahaia Bertatik Bertara proiektuko hiru ordezkarik osatuko dute.

EPAIA

Ekainaren 7an emango da jakitera irabazlearen izena. Lehiaketaren antolatzaileak harremanetan jarriko dira irabazlearekin Instagram kontuaren bidez.

SARIA:

Bi lagunentzako ibilaldia zaldian, Urola Garaiko baserrietan zehar.

OHARRAK

-Bertatik Bertara ilusioa ereiten lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar. Bertatik Bertarak eskubidea izango du jaso dituen argazkiak beste edozein momentutan interneten argitaratu ahal izateko.

-Aurreikusi ez den edozer gauzaren gainean erabaki behar izanez gero, antolatzaileek dute hitza.

Etiketak: , , , , , ,

Egin Iruzkina

Zure e-posta ez da publiko egingo.