Baserriko produktuen ekoizpena eta tokiko kontsumoa sustatzeko lehen sektorearen estrategia propioa da. Baserritarren beharretatik abiatu dena eta hauek lurraldearen bizi ekonomiko eta sozialaren parte izatea indartuko duena.
Nekazaritza sektorearentzako egitura tinko, ireki eta antolatua garatzea, tokiko ekonomikoa sendotu eta beraz eskualdeko autonomia areagotzea eta elkarren arteko lanetik, BASERRI ETA HERRI IRAUNKORRAK lortzea dira proiektu honen helburu nagusiak.
• Herritarrei landa kultura eta honen garrantzia helaraztea bertako produktuen bitartez, herria eta mendia elkarrengana hurbilduaz, modu baten, nekazariak erantzutea gizarteak duen beharrari eta alderantziz.
• Tokiko garapen jasangarrian oinarritzea: ingurumenaren, ekonomiaren eta gizartearen integrazioa lortzen duena, herriak eta landa sistemak denboran irauteko.
• Bertatik Bertara egitasmoak kontsumo arduratsua sustatzeko bideak egiten ditu, bertan ekoiztutakoa bertan erostea lehen pausua izanik.
• Eragile guztiak (nekazariak, kontsumitzaileak eta administrazioa) modu adostu batean darabil bidea egiten, eskualdearekiko konpromiso amankomun batekin.