Albisteak

Egin zaitez Bertatik Bertara kidea!

Bertatik Bertara azoka, Zumarragako Zelai Ariztin urriaren 26an

Larunbatean Zumarragako Zelai Ariztin Bertatik Bertara bigarren azoka ospatuko dugu. Bertatik Bertara azokaren bigarren edizio honek, ekoizleen eta kontsumitzaileen topaketa izatea du helburu. Garaian-garaiko produktuak eskainiz, herritarrak inguruko ekoizleak ezagutzeko aukera izango dute, bertoko produktuak dastatzearekin batera. Goizeko 10:00etan hasiko da azoka, 15:00ak arte. Goiz osoan zehar bertako produktuen postuak egongo dira, baita umeentzako tailerrak

Mamia edo gatzatuaren errezeta

Martxoa aurrera doan honetan, hilabeteko produktua aurkezteko garaia iritsi zaigu, Ardi esnea. Ardi esneaz hitz egiten dugunean, gazta da burura datorkigun lehen produktua, gaurkoan ordea ardi esnez egin dezakegun postre erraz batekin gatoz, mamia edo gatzatua. Normalean postre bezala irudikatzen dugun arren, gosaltzeko zein askarirako oso interesgarria izan daiteke. Azukrearekin, eztiarekin, fruitu lehorrekin, garaiko frutarekin,

Sagar tarta errezeta

Dakizuen bezala, hilabetero eskualdean ekoizten den produktu bat lantzen dugu “hilabeteko produktua” kanpainaren barnean eta hilabete honetan sagarraren eratorriak lantzen ari gara, sagardoa, sagar goxoa eta sagar zukua. Eskualdean ekoizten diren sagar mota ezberdinekin (Errezila, Geza, Mina, Goikoetxea, Mozoloa, Mina , Txalaka, Urdin Sagarra,…) guk gure etxean hainbat errezeta ezberdin burutu ditzakegu. Oraingo honetan honen

Bertatik Bertara azoka jendetsua izan zen, euria lagun ez zuela ere.

Larunbat euritsua izan zen arren, asko izan ziren urriaren 27an Urretxuko Iparragirre plazan ospatu genuen Bertatik Bertara azokara hurbildu zirenak. Azkenengo egunetan erabakitako leku aldatzea jaso ez zutenentzako, Areizaga-Kalebarren plazan kartel bat jarri genuen Iparragirre plazan geundela jakinarazteko. Gainera, gau osoa egosten izan zen txekorrak, goiz goizetik jende artean interesa sortu zuen eta asko izan

Bertatik Bertara azoka, urriaren 27an Iparraguirre plazan

Eskualdeko baserritarrak eta hauek ekoiztutako produktuak bultzatzeko helburuarekin, larunbat honetan, urriak 27, goizeko 10:00etatik 15:00etara Bertatik Bertara azoka berezia ospatuko dugu. Azkenean, eguraldi txarra izango dugula ikusita Urretxuko Iparraguirre plazara lekualdatu dugu. Nolanahi ere, baserritarrak han egongo dira zuzenean beraien produktuak plazaratzen eta saltzen. Horrela eztia, gazta, fruta, barazkiak, ogia eta oilaskoa erosteko eta ekoizleak

Bertatik Bertara Kilometroak jaian

Eguraldi txarrak eta euriak ez du Zumarraga-Urretxun igandean ospatutako Kilometroak jaia hondatu, oso giro ona izan baitugu eskualdeko bi herrialde hauetan. Kontzertu ezberdinak, tailerrak, kirolak, jolasak… Jendea ondo pasatzeko ekintza ugari muntatu dira bi herrien arteko “Zubiak batzeko” antolatu den zirkuituan. Bertatik Bertara egitasmoak, gure partetik, presente egon da Kilometroaken 2.gunean jarritako tonbolan. Txartelak erosi

‘Familia eta elikadura eskutik doaz’ hitzaldia, errepikatzeko esperientzia

<<Arratsaldeko zortziak dira eta egun osoa lanean egon ondoren etxera ailegatzen naiz, familia-kide guztientzako afaria prestatzeko beharrarekin. Korrika eta presaka aitak seme-alabak eskuak garbitzen eta mahaia jartzen laguntzen dituen bitartean, nik hozkailua irekitzen dut eta bost minututan prestatzeko edozer gauza hautatzen dut. Ez dugu denbora galtzerik. Azkar afaltzen dugu, umeak oheratzen ditut eta lo egitera

Bertatik Bertara ezagutzera emateko hitzaldia Iratzarrin

Bertatik Bertara eta egitasmo honetan lanean ari diren eragile ezberdinak (merkatariak, jangelak, baserritarrak eta hauen produktuak) ezagutzera emateko ekitaldiak aurrera doazte. Izan ere, Legazpiko Nekazaritza eta hirigintza teknikariak, Jone Azpeitiak, proiektu honi buruzko txarla bat eman zuen martxoaren 5ean Iratzarri emakumeen elkartean. Hitzaldian explikatu zuen nolako arazoak dituzten eskualdeko nekazariak, konkretuki Legazpikoak, eta hauei aurre

Arrakastatsua izan da Bertatik Bertara Loratzen

Fruitu gozoak eman ditu Bertatik Bertara proiektuaren loraldiak. Dendetako zigilu txartelen betetzeak, Instagrameko argazki lehiaketak eta Igartubeitiko pizza tailerrak proiektua apur bat gehiago ezagutarazteko eta herritar zein eragileen inplikazioa saritzeko balio izan dute. Legazpiko, Urretxuko eta Zumarragako dendetan banatu genituen zigilu txartelek arrakasta izan dute eta guztira 58 lagunek lortu dituzte bost zigiluak. Parte hartzaile

Martxan da Bertatik Bertara Loratzen

Udaberri bete betean,  Bertatik Bertara proiektua loraldian da. Hilabetetako sukalde lanari ikusgarritasuna eman eta proiektuagan sinesten duten eragile eta herritarrei eskerrak emateko asmoz, ekintza ugari antolatu ditugu datozen bi asteetarako Bertatik Bertara Loratzen zikloaren barruan. 1. Merkatarien zigilu txartela Eskualdeko denda txikietan bertako produktuak erosten dituzten herritarrak saritu nahi ditugu. Horretarako, 260 txartel banatu ditugu