Bertatik Bertara eta egitasmo honetan lanean ari diren eragile ezberdinak (merkatariak, jangelak, baserritarrak eta hauen produktuak) ezagutzera emateko ekitaldiak aurrera doazte. Izan ere, Legazpiko Nekazaritza eta hirigintza teknikariak, Jone Azpeitiak, proiektu honi buruzko txarla bat eman zuen martxoaren 5ean Iratzarri emakumeen elkartean.

Hitzaldian explikatu zuen nolako arazoak dituzten eskualdeko nekazariak, konkretuki Legazpikoak, eta hauei aurre egiteko nola batu ziren Bertatik Bertara sortuz, gertukoa eta garaikoaren kontsumoaren aldeko filosofiarekin. Erronka askoei aurre egin behar diote eta merkaturatze arazoari arkitu den irtenbide bat jangelak izan dira. Legazpin, esaterako, Meazti Etxeko jangelarekin lan egitea lortu dute.

Bestaldetik, Bertatik Bertara proiektupean merkatari askok sartu dira. Horrexegatik, hauei ere behar duten garrantzia emateko, Jonek zerrendatu zituen egitasmo honetan parte hartzen duten Legazpiko denda guztiak: Okela harategia, Mari Carmen frutategia, Sustrai, Vesga, Lanbroa Bi eta Itziar belardenda. Gainera, jakinarazi zien Mirandaolako Lenbur turismo bulegoan eta Legazpiko azokan ere lortu dezaketela eskualdeko ekoizkin ezberdinak.

Ekitaldiari bukaera emateko Bertatik bertara produktuen mokadutxoa eskaini zen. Horrela, hara gerturatu ziren emakumeak Makatzako magdalenak eta menbrilloa, Erreixabaleko gazta Agerreko intxaurrak eta Ariztizabalgo ogia dastatzeko posibilitatea izan zuten.

Post a Comment

Your email address will not be published.