Larunbatean Zumarragako Zelai Ariztin Bertatik Bertara bigarren azoka ospatuko dugu.

Bertatik Bertara azokaren bigarren edizio honek, ekoizleen eta kontsumitzaileen topaketa izatea du helburu. Garaian-garaiko produktuak eskainiz, herritarrak inguruko ekoizleak ezagutzeko aukera izango dute, bertoko produktuak dastatzearekin batera.

Goizeko 10:00etan hasiko da azoka, 15:00ak arte. Goiz osoan zehar bertako produktuen postuak egongo dira, baita umeentzako tailerrak ere. Eguerdiko 12:00tan gau osoan zehar burduntzian erreko den Donardegi baserriko txahalaren pintxoak dastatzeko aukera egongo da euro baten truke.

Zazpi ekoizlek hartuko dute parte euren produktuekin:

14:00etan pintxoa dastatu dutenen artean bertako produktuz osaturiko lote ezberdinak banatuko dira.

Data gorde, larunbatean, urriak 26, 10:00etatik 15:00etara Zumarragako Zelai Ariztin ikusiko dugu elkar.

Gerturatu zaitez!

Post a Comment

Your email address will not be published.