Dakizuen bezala, hilabetero eskualdean ekoizten den produktu bat lantzen dugu “hilabeteko produktua” kanpainaren barnean eta hilabete honetan sagarraren eratorriak lantzen ari gara, sagardoa, sagar goxoa eta sagar zukua.

Eskualdean ekoizten diren sagar mota ezberdinekin (Errezila, Geza, Mina, Goikoetxea, Mozoloa, Mina , Txalaka, Urdin Sagarra,…) guk gure etxean hainbat errezeta ezberdin burutu ditzakegu. Oraingo honetan honen adibide erraz batekin gatoz, sagar tartaren errezetarekin.

Osagaiak:

  • 2 arrautza
  • 100 gr azukre beltz
  • 8gr legami hauts
  • 180 gr irin
  • 4 Sagar
  • 175 ml esne
  • Gurina eta irina molderako
  • Gatz apur bat
  • Abrikota edo albarikoke marmelada

 

Errezeta:

  1.  2 Sagar zuritu, zatitu eta bol batean ipini; esnea, azukrea, legamia, arrautzak eta irinarekin batera. Turmixarekin dena irabiatu ore fina lortu arte.
  2.  Tarta egingo den moldea gurinez igurtzi, irin apur bat bota eta aurreko nahasketarekin moldea bete.
  3.  Beste 2 sagarrak zuritu eta lamina finetan moztu. Hauekin, moldeko masa estali.
  4.  Labea 180º tan dagoenean tarta sartu 40 minutuz (noizean behin orratz batez zulatuko dugu jada prest dagoen ikusteko).
  5.  Tarta labetik atera eta tenperatura apur bat jaitsi zaionean, marmelada kapa fin batez busti.

 

 

 

 

 

 

 

Errezeta bikaina asteburuan egiteko, probatu eta bidaliko dizkiguzue zuen argazkiak!!

 

 

 

 

 

 

Post a Comment

Your email address will not be published.