Eguraldi txarrak eta euriak ez du Zumarraga-Urretxun igandean ospatutako Kilometroak jaia hondatu, oso giro ona izan baitugu eskualdeko bi herrialde hauetan. Kontzertu ezberdinak, tailerrak, kirolak, jolasak… Jendea ondo pasatzeko ekintza ugari muntatu dira bi herrien arteko “Zubiak batzeko” antolatu den zirkuituan.

Bertatik Bertara egitasmoak, gure partetik, presente egon da Kilometroaken 2.gunean jarritako tonbolan. Txartelak erosi dituztenen artean, bertako baserrietan ekoiztutako produktu desberdinak zozketatu dira. Txuletak, oilaskoak, gaztak, hurrak, intxaurrak, ekologiko eta artisau pastak, madalenak, baserriko ogiak eta eztia dastatzeko aukera izango dute irabazle suertatu direnak.

Beraz, zorionak irabazle guztiei eta hurrengo egunetan, jasotako txartelen atzealdean adierazitako lekura hurbildu zaitezte saria jasotzen.

On dagizuela!

Etiketak: , , ,

Post a Comment

Your email address will not be published.